(Edukira Joan)

Logotipo de SITNA

Castellano|Euskara|English

Enlaces relacionados

Proiektu nazionaletan izan duen partaidetza


SIOSE

Errege Bardea

El Espainiako Lurzoruaren Okupazioari buruzko Informazio Sistema (SIOSE) casmo handiko proiektua da, Espainiako Lurraldea Behatzeko Plan Nazionalaren (PNOT) barruan kokatuta dagoena eta IGN/CNIG-ek zuzentzen eta koordinatzen duena. Xedea da diziplina anitzeko erabilera duen eta aldizka eguneratzen den informazio geografikoko azpiegitura ezartzea, Estatuko Administrazio Orokorraren eta parte hartzen duten Administrazio Autonomikoen eskura jartzeko.

SIOSEren asmoa informazio-sistema bakarrean Espainiako lurzoruaren okupazioa guztiz ezagutzeko beharrezkoak diren datuak biltzea da. Horrela, INSPIRE Europako Zuzentaraua zabaltzen laguntzen du.

goruntz

CORINE Land Cover

Nafarroako CORINE mapa

CORINE Land Cover (CLC) denborazko erreferentzia hauekin egindako proiektua da: 1990, 2000 eta 2006 Nafarroan. Asmoa Europako datu-base bat sortzea da, 1:100.000 eskalan dauden sateliteko irudiak erabiliz, Lurraldearen estaldura edota erabilera ezartzeko (hots, lurzoruaren okupazioa).

Proiektua CORINE (Coordination of Information of the Environment) programaren barruan dago, 1985eko ekainaren 27an hasi zena Europar Batasuneko ministroen Kontseiluak hartutako erabaki bati jarraiki (EB/338/85). Horrela, 1995. urtean Europako Ingurumen Agentziaren (EEA) mende geratu zen.

Europar Batasuneko herrialdeek proiektu hau egitean erkidegoko zenbait zuzentarauri jarraitzen dietenez, gaur egun, herrialde kideen artean ongi konpara daitekeen informazioa dugu. CORINE Land Cover proiektua, beraz, funtsezko tresna bihurtu da Europako ingurumen-politikarako eta estatistikarako.

goruntz

Teledetekzio Plan Nazionala

SPOT-5 sateliteak ateratako irudia

Teledetekzio Plan Nazionala (PNT) Lurrari behatzeko datuen interesa duten erakundeen artean lankidetzan aritzeko proiektua da. Bere helburua sateliteko irudiak erabiliz lurraldearen estaldura sistematikoak ziurtatzea da, eskala espazial eta denborazko eskala desberdinetara. Administrazio Orokorrak eta Autonomia Erkidegoek horren finantzazioa partekatzen dute.

Gaur egun, PNT hiru eskaletan ari da lanean: altua, fusionatutako SPOT-5 datuetan oinarrituta dagoena (2.5 m), ertaina (Landsat-TM edo baliokidea, estaldura historikoa barne) eta baxua (MODIS, AVHRR, SEVIRI). Azken hau ez da oraindik erantsi.

goruntz

PNOA

Olite hiriaren PNOA irudia

Airetiko Ortoargazkietarako Plan Nazionala (PNOA) proiektua Estatu mailan inplikatutako zenbait erakundek adostutako zehazpen tekniko komun batzuetan oinarrituz estaldura ortofotografiko iraunkorra lortzea du helburutzat.

Administrazio Autonomikoen eta Estatuko Administrazio Orokorraren (AGE) arteko lankidetza-proiektu bezala sortu da, Institutu Geografiko Nazionalak bultzatu eta koordinatutakoa. Proiektuaren finantzazioa esparru autonomiko bakoitzean partekatzen du AGEk. Horrela, kostuaren %66a ekartzen du, eta Autonomia Erkidegoak gainerako zatia hartzen du bere gain.

Zentralizatu gabeko ekoizpen kooperatiboko plangintza horrek eraginkortasuna hobetzen du informazioa lortzean, kostuak murrizten ditu eta bikain moldatzen da Europar Batasuneko joeretara, hala nola INSPIRE ekimenera, informazio geografikoa aldi batean bakarrik xehetasun maila handienarekin jasotzea eta hura behar duten gizarte-eragileen artean partekatzea sustatzen duena.

Proiektu kartografiko honen garapenak, funtsean, fase hauek ditu:

  1. Hegaldi fotogrametrikoa planifikatzea eta gauzatzea.
  2. Aerotriangulazio prozesuen bidez kalkulatzea, laguntza topografikoarekin.
  3. Elebazioen eredu digitala lortzea.
  4. Ortoargazkia egitea ortoerrektifikazio-tekniken bidez.

goruntz

CartoCiudad

CartoCiudad bistaratzailearen irudia

CartoCiudad zenbait erakunde publikok (Katastroaren Zuzendaritza Orokorra, Estatistikako Institutu Nazionala, Posta eta Telegrafoen Estatu Sozietatea eta Institutu Geografiko Nazionala) ekarritako datuak integratzearen eta bateratzearen emaitza da). Horren ondorioz, bide-sarearen datu-basea, errolda- eta posta-informazioa lortu dira, lurralde nazional osoa esparrutzat dutelarik.

Estatu mailako kale-izendegiaz gain, web zerbitzuen bidez Espainiako edozein tokiari buruzko kokapen geografikoko funtzionalitate aurreratuak ere eskaintzen ditu.

goruntz

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa