(Edukira Joan)

Logotipo de SITNA

Castellano|Euskara|English

Nazioarteko proiektuetan izan duen partaidetza


Nafarroa erreferentziako eskualdea eta kide erakargarria bihurtu da SITNAri esker Europan. Horrela, IKTen sektorearen garapena bultzatu du eta informazio geografikoaren tratamenduan, administrazioaren modernizazioan eta Informazioaren eta Ezagutzaren Sozietatearen garapenean buru bihurtu da, SITNA parte hartzen ari den edo parte hartu duen nazioarteko proiektu nagusiak hauek dira:

SMESPIRE

smeSpire proiektua VII. Esparru-Programaren eremuan hautatu da, eduki digitalen gunean, eta 24 hilabeteko iraupena dauka, 2012ko Maiatzan hasita. Tracasak parte hartzen du beste 12 europar estatuetako 14 bazkidekin Epsilon Italiak burutzen duen eta beste batzuen artean INSPIRE direktiba ezartzeko arduraduna den Joint Reserach Centerek parte hartzen duen ekimen honetan.

Proiektuak INSPIRE direktibaren aplikazioaren emaitza diren Lur-Inguruneari buruzko informazio digitalaren armonizazio eta erabilgarritasunarako prozesuetan ETEn partaidetza sustatzea lortu nahi du. Geo-TIC eremuan ETEen merkatu potentziala definitu nahi da, horretarako formazio-plan eta jardunbide egokien katalogo bat prestatuz.

goruntz

HLANDATA

HLANDATA proiektuaren partaideak

CIP-CIT PSP programan integraturiko europar ekimen HLANDATAk 3,4 milioi euroko aurrekontua dauka, Europar Batasunak 50%a eta beste 50%a partaidengatik ordainduta. Espainiaz beste, 3 partaide dituenak (Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentua, entitate publikoa eta IGN), ekimenan parte hartzen dute: Txekiar Errepublika, Belgika, Austria, Letonia, Lituania eta Eslobakia. 36 hilabeteko iraupena duten lanek diagnosi eta garapen fasea burutu dituzte momentu honetan.

Nekazaritza eta Abelzaintza Zuzendaritza Nagusiak eta Tracasak burututako eta koordinatutako proiektu honen helburua europar estaldurako datu-baseak eta lurzoru-erabilerak bateratzea eta hura kontsultatzeko eta ustiatzeko tresnak sortzea. Horretarako erabiltzaile ezberdin eta helburu ezberdin duten lau pilotuen garapenarekin jarri da martxan. Proiektuaren bigarren urtea bukatu berria da eta balidazio fasean sartua. Honek kontsortzioaren kanpo dauden erabiltzaileei aplikazio ezberdinekin lan egitea haren utilitatea eta egokitasuna balioesteko.

HLANDATA

goruntz

BRISEIDE

BRISEIDE proiektuaren parte-hartzaileak

BRISEIDE (BRIdging SErvices,Information and Data for Europe) europear proiektu bat da, Europar Batasunaren Informazio eta Komunikazio Teknologien (TIC) arloaren bermaketa estrategikoaren Lehiakortasun eta Berrikuntza programaren esparruan. Proiektua beste momentutan batera finantzatutako proiektuen esperientzian (EURADIN, adibidez) oinarritzen da, eta erabiltzaileen informazio erreal eta operatiboz baliatuz balio erantsia duten zerbitzuak sortzen saiatzen da. Denbora konponentea kontutan hartzen duten datu modelo estensioen prestakuntza INSPIREkin zerikustekorik duten proiektuen testuinguruan (GMES eta eContentPlus adibidez). Jadanik erabiltzaileek duten informazioaren integrazioan oinarritutako aplikazioen garapena (Babes Zibilarentzat adibidez) eta aldi batera leku-denborazko datuen kudeaketa, edizio, prozesu, azterketa eta ikustaraketa interaktiborako balio erantsia duten zerbitzuen garapena.

BRISEIDE Babes Zibilarekin zerikustekorik duten aplikazioetan erabili, saiatu eta balioztatua izan da INSPIREren gai aipagarrienak erabiliz eta eragile inplikatu nagusien bitartez: datu-hornitzaileak, bazkide teknologikoak eta erabiltzaileak, adibidez. Proiektu pilotu hauen fase operatiboak 12 hilabete irauten ditu, eta datu eta egoera erreal baten testuinguruan garatzen ari da. Nafarroako gobernua eta TRACASA bazkide partaideak dira Europar Batasunaren 5 estatuen 13 bazkidekin batera. Nafarroako Larrialde Agentziak Nafarroak proiektu pilotuaren eremuan garatutako aplikazioak egiaztatzen ditu larrialdi egoeratan erantzuna nola hobetzen den ikusteko.

BRISEIDE

subir

PLAN4ALL

PLAN4ALL proiektuaren parte-hartzaileak

PLAN4ALL eContentPlus komunitate programak batera finantzatutako proiektu bat da. INSPIRE-ren oinarriekin bat eginez lurralde-antolamenduaren datu eta beraiekin erlazionatutako metadatu harmonizazioan laguntzea de Plan4all-en helburu nagusiena Plan4all 24 bazkideek sortutako partzuergo bat da, hala nola unibertsitate, enpresa pribatu, nazioarteko erakunde eta europar estatu ezberdinen administrazio publikoak, hauen artean Nafar Gobernuaren Elkarte Publikoa NASUVINSA egonik.

Proiektuaren helburu orokorrak dira:

- Plan4all eta INSPIRE sustatu estatu, eskualde eta udalerritan.

- Lurralde-antolamendurako metadatu profil bat diseinatu.

- Lurralde-antolamenduarekin zerikusirik duten datu espazial zehatzetarako datu modelu bat diseinatu.

- Lurralde-antolamenduarekin zerbitzu eta datu trukearentzat sare-arkitektura diseinatu.

- Metadatu profila, datu modeluak eta toki eta eskualde mailako sare-arkitektura balioztatu.

- Lurralde-antolamenduarekin zerikusirik duten datuen europar portal bat ezarri.

- Toki eta eskualde mailan lurralde antolamenduaren datu eta metadatuak zabaldu.

PLAN4ALL

subir

EURADIN

EURADIN proiektuaren partaideak

EURADIN (European Addresses Infrastructure-Europako Helbideen Azpiegitura) Nafarroak burutuko proiektua da, Europako helbideen armonizazioa sustatzen duenak, hala nola modeluaren ezarpen, egiaztapen eta balidazioa. Proiektu hau eContentplus Europar Komisioaren Informazio Elkarterako eduki digitalen deialdiaren barnean hautatua izan zen. INSPIRE Europar Iniziatibaren barnean jasotako beharra erantzuteko sortu zen ekimen hau eta Europako Datu Espazialen Azpiegitura (IDE) bat osatzeko dauden arau orokorrak ezartzen ditu, bateragarri eta eragingarriak, estatu, lurralde eta udalerriko ekimenetan oinarrituta.

EURADINen helburua “jardunbide egokien sare bat sortu europar mailan helbideen armonizazioa sustatzeko”. Administrazioa Eraberritzeko eta Administrazio Elektronikorako Zuzendaritza Nagusia (DGMAE) eta Tracasaren proiektuaren koordinazioak 16 europar herrialden 30 erakundeen harteko lankidetza lagundu du. Proiektua 2010en Ekainan bukatu zen, Bruselasen egindako lehenengo helbideen Europar Hitzaldiarekin “Addressing the Future” eta Europar Helbideen Foroaren sorrerarekin, non Nafarroa lehendakari eta idazkari den.

EURADIN

goruntz

Nature-SDI Plus

Nature-SDI Plus proiektuaren helburua da natura kontserbatzea

Nature-SDI Plus proiektua jardunbide egokiko sarea da, natura kontserbatzeari buruzko datu espazialen azpiegitura bat sortzeko. Proiektu hori, Europako Batzordeak urtero egiten duen Informazioaren Gizarterako eduki digitalen eContentplus deialdiaren barruan aukeratu zen.

Red Natura-SDIplus Sarearen helburua Europa mailan bateratutako datu multzoa lortzea da. Horretarako web zerbitzuetan oinarritutako Geoatari bat sortu zen, datuetarako erabilerraztasuna handiagoa izateko, eta herritarrak biodibertsitatearen kontserbazioan inplikatzeko. Horrela, Nature-SDIplus komunitatea ezarri da, Europarako interesgarriak diren gaiak ekintzeko, kideen artean akordioak lor daitezen.

Nature-SDIplus sarean Europar Batasuneko 18 herrialdetako 30 kidek parte hartu dute. Nabarmendu behar dira Italiako Geographical Information Systems International Group (GISIG) taldearen lana, proiektu buru moduan aritu dena, Nafarroako Gobernuaren Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusia eta TRACASA enpresa publikoa, hornitzaile teknologikoen eta Datu Espazialen Azpiegituren inplementazioaren adituen esparruan parte hartzen duena. Bestalde, SITNA Lur-Ingurumenaren Zuzendaritza Nagusia eta TRACASAren bitartez, naturaren kontserbazioari buruzko datu multzoen elkarreragingarritasunaren arduraduna izan da.

Nature-SDI Plus

goruntz

CROSS-SIS

CROSS-SIS proiektuaren lan-saioa

CROSS-SIS proiektua, Interreg IIIC erkidegoko ekimen programaren barruan eta eskualde mailako Change on Borders (RFO) eragiketa-programaren barruan sartuta dagoena, herrialde eta eskualdeen artean lankidetza sustatzea helburu zuen Europako ekimenen barruan kokatuta zegoen. Proiektu honen helburua datu espazialen erabilera sustatzea izan zen, mugaz haraindiko esparruan erabakiak hartzeko, eskualdeko administrazioen modernizazioa, INSPIRE (Infrastructure for Spatial Information in Europe) azpiegituraren erabilera eta Informazioaren Gizartearen garapena sustatuz.

Proiektuak bi mapa-zerbitzu jarri zituen abian, esperientzia pilotu moduan aukeratu zituzten bi gaiei buruzko informazioa erakusteko: plangintza eta estatistika.

Plangintza pilotuak eskualde edota toki mailan eskaintzen zuen informazioa, eta baita zegozkion antolamendu planak ere, pdf formatuan. PLAN4ALL proiektuaren aurrekaria izan zen.

Estatistika pilotuaren kasuan, erabiltzaileak mapan aplikatzeko sinbologia aukera zezakeen. Hori oso interesgarria da aukeratutako datu estatistikoak adierazteko: biztanleria, dentsitatea, familia kopurua, biztanleri landuna eta langabea.

CROSS-SIS proiektua aplikatzeko epea 2006ko abenduan bukatu zen, eta 2007ko ekainera arte luzatu zen herrialde desberdinen artean lortutako lankidetza lan bikainei eta izandako arrakastari esker. Nafarroako Gobernuaz eta TRACASA sozietate publikoaz gain, Europako lau eskualdeko beste sei kidek parte hartu zuten proiektu honetan: North Rhine Westphalia (Alemania), Gelderland eta Overjissel (Holanda) eta Lower Austria (Austria).

goruntz

GRISI

GRISI proiektuaren partaideak

GRISI (Geomatic Regional Information Society Initiative) proiektua erkidegoko INTERREG III C-SUR erkidegoko ekimen programaren esparruan garatua, hiritarrentzat zerbitzu eta baliabiden georreferentziazioak duen balio erantsia demostratu nahi zuen, zerbitzu eta baliabide horiek Internetez erabili ahal izateko honako gune hauetan: e-gobernua, e-identitatea, e-ekonomia eta Europar Batasunaren estatu kide berrien partaidetzan.

Nafarroa “e-gobernua” delakoa hobetzeaz eta aurreratzeaz arduratu zen, hau da, administrazioek informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak (IKT) erabiltzeaz, erakundeek herritar, enpresa eta agentzia ofizialekin dituzten harremanak aldatzen ari direlako.

Dagoeneko bukatuta dagoen proiektu honi esker, bi ekimen garatu dira Foru Erkidegoan: Iruñeko Datu Espazialen Azpiegitura eta GEOPOP proiektua, esperientzia pilotua dena, web edo PDA bidez eraikin publikoen kokapena aurkitzeko, zerbitzuak, edo Iruñean eskualdeko hiri-garraioaren ibilbideak prestatzeko.

Nafarroak Midi-Pyrénées (Frantzia), burua dena, Abruzzo (Italia) eta Letoniako beste hiri kiderekin partekatu du proiektu honen ekimena. Hiru urte igarota balantzea positiboa da, informazioaren tratamendua bateratzea lortu delako lau eskualdeetan, Europako INSPIRE zuzentarauak gomendatzen duen moduan. Informazio geografikoko azpiegitura espaziala den horri esker, besteak beste, Europako politiken eragina ebaluatu ahal izango da.

GRISI

goruntz

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa