(Edukira Joan)

Logotipo de SITNA

Castellano|Euskara|English

Enlaces relacionados

Arauak eta estandarrak

SITNAren politika


SITNAk badaki informazio geografikoa zabaldu eta banatzeko arau eta estandar komunak erabiltzeak bere jardueraren elementu gakoetako bat izan behar duela.

Horrela, SITNAk, agertzen diren arau eta estandarrak hartzeko politikari jarraitzen dio, datu eta sistema multzoen artean elkarreragina errazteko, eta nazio eta nazioarteko mailan parte hartzen duen ekimenekin koherentziari eusteko.

ISO arauak

ISOko 211. Batzorde Teknikoak (ISO TC 211) Informazio Geografikorako egindako arauak, Lurreko kokapen batekin zuzenean edo zeharka lotuta dauden objektu edo fenomenoekin zerikusia duen informazioa estandar bihurtzeaz arduratzen dira. Arau hauek lan-ingurua ematen dute datu geografikoak erabiltzen dituzten aplikazioak garatzeko. SITNAk ISO arau geografiko desberdinei jarraitzen die zenbait alderditan, hala nola metadatuak sortzea (ISO 19115, ISO 19139).

OGC estandarrak

Open Geospatial Consortiuma zerbitzu geoespazialen arloan estandarrak bateratzeko lan egiten duen enpresa, gobernuko agentzia eta unibertsitateez osatutako nazioarteko partzuergoa da.

Haren zehazpen kopurua etengabe handitzen ari da, eta libreki banatzen dira, datu espazialak zein haietan oinarritutako zerbitzuak erabilerrazagoak eta erabilgarriagoak izan daitezen mota guztietako aplikazioetarako. Ezagunenen artean hauek daude:

IDEE gomendioak

IDEE (Espainiako IDE) proiektuaren esparruan, zenbait gomendio egin dira, IDE ekimen desberdinen garapenei uniformetasun handiagoa emateko eta haien artean elkarreragina errazteko.

 

 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa