(Edukira Joan)

Logotipo de SITNA

Castellano|Euskara|English

Enlaces relacionados

Metadatuak

IDENA profila

IDENA: Metadatuaren xehetasuna

IDENA: Metadatuaren xehetasuna

Sarrera

Datu Espazialen Azpiegitura baten helburu nagusietako bat dagoen informazio espaziala bilatzen eta kontsultatzen erraztea da. Horretarako, ezinbestekoa da datu espazial guztiak katalogatzea eta metadatuen katalogo-zerbitzu batean kargatzea gero. SITNA metadatuak sortzea eskatzen ari da duela zenbait urtetik.

Metadatuetarako sarbidea Nafarroako Datu Espazialen Azpiegituraren orritik, IDENA, egiten da.

Definizioa

Ohiko definizioaren arabera, metadatuak "datuei buruzko datuak" dira. Datuen edukia, kalitatea, izaera eta beste ezaugarri batzuk deskribatzen dituzte. Azken finean, dauden datu espazialak aurkitzen eta ulertzen laguntzen dute pertsona bat. 

Metadatu espazialak datuen ekoizleak, ekoizpenean erabilitako iturri dokumental, datuak dituzten atributu, argitalpen-data, erreferentzia-sistema, mantentzeko maiztasuna eta bestelakoak identifikatzen dituen legenda antzeko bat bezala ulertu behar dira. 

Helburuak

Metadatuek zenbait helburu dituzte:

  1. Ekoizleei datuak zuzen deskribatzeko beharrezkoa den informazioa eman, eta hura mantentzen eta antolatzen lagundu.
  2. Erabiltzaileei datuen oinarrizko ezaugarriak ezagutzen uztea, modu eraginkorrago batean erabiltzeko. Erabilera oker bat saihesten laguntzen dute, nola eta zein helburuarekin sortu ziren deskribatzen dutelako.
  3. Datuak aurkitzen, berreskuratzen eta berrerabiltzen lagundu. Erabiltzaileentzat errazagoa da datuak aurkitzea, ikustea, ebaluatzea, erabiltzea eta erostea. Metadatuen katalogo-zerbitzu estandar batera egindako kontsulta batek datu-base desberdinetan aldi berean bilaketa egiteko aukera ematen du. Horren emaitza zerbitzari desberdinetatik datorren metadatuen zerrenda bat da.
  4. Datuak transferitzen lagundu, fitxategi formatuei, tamainari, kokapenari eta bestelakoei buruzko informazioa ematen bait dute.

 


Metadatuen IDENA profila

Metadatuen IDENA profila

Estandarizazioa

Dokumentazioa beharrezko lana bihurtu da kudeaketa zuzena egiteko eta datuak ustiatzeko. Aprobetxamendu hori ez dago pentsatuta erakunde edo enpresa baten barruan erabiltzeko bakarrik; beste datu-ekoizle batzuekin edo ekoizle eta erabiltzaileen artean partekatzeko ere bada.

Dokumentazio hori guztiek uler dezaten, hots, guztiek "hizkuntza bera hitz egin" dezaten, metadatuen estandarrak sortu dira.

Metadatuen estandar baten helburua datu geografiko digitalak deskribatzeko ororentzako egitura bat ematea da. Metadatuak osatzen dituzten elementuak definitzen ditu, eskema bakarra ematen du eta denontzako, hots, erabiltzaile eta ekoizleentzako, terminologia ezartzen du.

INSPIRE ekimenak metadatuen araua jarraitzera behartzen du. Nafarroak, IDEE (Espainiako Datu Espazialen Azpiegitura) sortzeko Lan Taldearen proposamenei jarraituz, elementuen azpimultzo bat erabili du. Elementu horien bidez, nahikoa integrazioa bermatu du Europako gainerako IDE ekimenen metadatuekin. Honi metadatuen IDENA profila esaten zaio.

Profil horrek honako elementu hauek ditu:


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa