Castellano|Euskara|English
Nabarmendutako lursail katastrala
Ezaugarri hauek dituen mapa bat gehitzeko modurik errazena geoatariko
bisualizatzailea erabiltzea da, bertan atzeko mapa aukeratuz eta partzela
katastrala bilatuz. Emaitzen lehioan ikonoa agertzen da
beheko eskuineko izkinan. Honek maparekin lotzeko helbidea eta baita
<iframe> etiketaren HTML kodea erakusten ditu eta kode hori
kopiatzearekin nahikoa da.
Mapa hau gehitzeko url-a honako hau da:
https://sitna.navarra.es/navegar/refCatastral.aspx?lang=cas&codmun=201&poligono=1&parcela=1
parametroak honako hauek dira:
Nabarmendutako udal muga
Ezaugarri hauek dituen mapa bat gehitzeko url-a honako hau da:
https://sitna.navarra.es/navegar/municipio.aspx?lang=cas&codmun=201
parametroak honako hauek dira:
Posiblea da baita ere, herri edo partzela katastral
bat Geoatarian bilatzerakoan esteka helbidea emaitza lehoian udalari lotuta agertzen den
ikonoa erabiliz lortzea.
GPX bidea
Geoatariko bisualizatzaileak tresna desberdinak eskaintzen ditu GPX bideekin lan egiteko, horien artean, erabiltzailearen disko gogorreko edo helbide publiko bateko GPX fitxategi batetik abiatuta SITNA informazioaren gainean GPX bide bat gehitzeko aukera ematen du.
Behin GPX-ak URL-tik gehitutakoan, emaitzen leihoan
(beheran ezkerretan) track-aren izenaren alboan ikonoa agertzen da, estekaren
helbidea edo HTML kodea ikusteko aukera ematen duen <iframe> bat gehitu ahal izateko.
<iframe> honek edozein Web bisualizatzailetan GPX bidea erakutsiko du.
Mapa GPX bide batekin gehitu ahal izateko url-a honako hau da:
https://sitna.navarra.es/navegar/gpx.aspx?GPXurl= gpx bidearekin
parametroa honako hauek dira:
GPX-ari buruzko informazio gehiago SITNAn aurki daiteke.
Koordenatuetako markagailua
Esandako koordenatuetan agertzen den markagailu baten bidez SITNA mapa bisore batekin lotzeko aukera ematen du. Markagailua aukeratuz puxika bat irekitzen da desiratutako testuarekin.
Parametroak honako hauek dira:
Mapa hau gehitu ahal izateko url.a honako hau da:
Mapa bisorea Web orri bateko leiho batean gehitu nahi bada, url helbide hau HTML-ko <iframe> etiketa batean ipin daiteke.
Adibideak:
Informazio gehiagorako iframe koordenatu erabiltzaile gida kontsulta daiteke.
SITNA geoatariaren bisorea honako url-an koordenatuak idatziz ere gehi daiteke.
https://sitna.navarra.es/navegar/utm.aspx?lang=cas&x=610434&y=4740843
parametroak honako hauek dira:
KML fitxategia
Web zerbitzari batean dagoen KML fitxategi bateko informazioa duen SITNA mapa bisore batekin lotzeko aukera ematen du (erabiltzailearen disko gogorrean dagoen KML fitxategiak ezin dira gehitu).
Aurreko kasuetan bezala, HTML-ko <iframe> etiketa batean ere gehi daiteke.
Mapa hau gehitzeko url-a honako hau da:
https://sitna.navarra.es/kml/?url=dirección del fichero KML
parametroak honako hauek dira:
Adibidez, Open Data Navarra-ko etxebizitza sustapeneko KML fitxategia ikusteko: