(Edukira Joan)

Logotipo de SITNA

Castellano|Euskara|English

Enlaces relacionados

INSPIRE

EUROPA ibilaldian

INSPIREren logotipoa

INSPIREren logotipoa

INSPIRE (Infrastructure for Spatial Information in Europe) Europar Batasuneko Zuzentaraua da, eta bere xedea Europan informazio espazialerako azpiegitura bat sortzea da.

Prestatzeko denboraldi luzea igarota, 2007ko martxoaren 14ko Parlamentuaren eta Kongresuaren 2007/2 CE Zuzentaraua Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2007ko apirilaren 25ean, eta urte bereko maiatzaren 15ean indarrean sartu zen. Hortik aurrera Estatu kideek bi urte dituzte dagozkien legediak eta administrazio-prozedurak behar denean egokitzeko.

Ekimen hori, dauden informazio espazialeko iturriekin oraindik dauden zailtasun handiak gainditzeko asmoz sortu zen; izan ere, zailtasun horiek direla eta, lurralde mailako erkidegoko politikak ezin dira eraginkortasunez egin, ezarri eta haien jarraipena egin. Hori lortzeko, zenbait estandar, protokolo, politika eta antolaketa-alderdiz baliatu da.

Beraz, INSPIREk kalitatea hobetzea, informazio geografikoa mantentzea ziurtatzea eta guztientzat erabilerrazagoa egitea du helburu.

SITNA INSPIRE garatzen eta sortzen aktiboki parte hartzen ari da, partaide nabarmen moduan. Hain zuzen, erabakietan parte-hartze handiagoa izateko, SITNA SDIC (Spatial Data Interest Community) moduan erregistratuta dago.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa