(Edukira Joan)

Logotipo de SITNA

Castellano|Euskara|English

Enlaces relacionados

IDENA

SITNA irekitzen da

IDENAren lehen orria

IDENAren lehen orria

IDENA funtsezko une garrantzitsua da SITNAren historian. Nafarroako Gobernuaren borondate irmoari emandako erantzuna da; izan ere, SITNAk INSPIRE zuzentarauak ezarritako baldintzak jasotzea nahi du. Bere xedea Europako Datu Espazialen Azpiegitura bat ezartzea da.

Nafarroak INSPIREren printzipioak erabat onartu dituela adierazteaz gain, Sistema beste edozeinetara irekita dago, erkidego geografiko guztiarekin partekatutako zehazpen eta arau batzuk betetzen dituzten zerbitzuak erabilitzen baititu.

 


Metadatuen fitxa

Metadatuen fitxa

Nafarroako Datu Espazialen Azpiegiturak eskainitako zerbitzuetako bat Metadatuen katalogoa da. Zerbitzu hori SITNAk argitaratutako datu geografikoen bilatzailea da. Katalogoak edo Bilatzaileak erabiltzen duen protokolo estandarra, CSW Zerbitzua delakoa da (Catalog Service Web), Open Geospatial Consortium erakundeak definitu duena. Zerbitzu hori erabiliz, geoatariaren bisitariak bilaketak egin ahal izango ditu katalogo horretan, eta informazio-geruza bakoitzean metadatuak ikusi ahal izango ditu.

Halaber, SITNAren mapak ere ikus daitezke WMS zerbitzu baten bidez eskaintzen direnak. Horri esker, estandar bera partekatzen duten beste mapa batzuekin ere integra daiteke.

SITNA IDE ekimenen garapenean eta abian jartzean biziki lan parte hartzen ari da. Adibide moduan, Nafarroak IDEEren Lan Taldean duen lankidetza aktiboa aipa dezakegu. Haren asmoa da Espainiako Datu Espazialen Azpiegitura sortzea. Bestalde, zenbait IDE proiektutan ere parte hartzen ari da, Europako beste kide batzuekin partzuergoan (CROSS-SIS, GRISI, EURADIN edo Nature SDI+).

Iruñeko Udalak 2006ko martxoan Iruñeko IDE argitaratu zuen, tokiko mailan aitzindaria izan zena, eta baita erreferentea ere, tokiko eta eskualdeko mailen integrazio harmoniatsuarengatik.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa