(Edukira Joan)

Logotipo de SITNA

Castellano|Euskara|English

Enlaces relacionados

SITNA

RSS


SITNA geoatariak berriak bat argitaratzen ditu, maiztasun handiz eguneratzen den RSS formatuan. Sartu zure Webean edo zure RSS bezeroan SITNAren egunekoak, eduki osoa ikusteko zuzeneko esteken bidez.

RSS teknologia

RSS ingelesezko Really Simple Syndiciationen siglak dira; euskaraz, web sindikazioa. Sareko edozein tokitatik edukiak emateko modua da, web orri batean edo mahaigaineko irakurgailu batean erraz sartzeko. RSS beste urrats oso garrantzitsu bat da informazioaren interkonexioan eta erabiltzaileen sarbidean. Informaziorik eguneratuena erraz ikusteko aukera ematen du, nabigatu behar izan gabe bilatzeko edo nobedaderik dagoen bilatzeko.

Gero eta gehiago erabiltzen dira agregatzaileak, hots, erabiltzaileak aukeratutako web guneen bilduma batean argitaratutako berri edo istorioak biltzen dituzten programak. Azken irakurketatik kanal horietan edukian gertatu diren nobedadeak edo aldaketak erakusten dituzte. Informazio horri feed esaten zaio normalean.

SITNAk teknologia hori ordezko baliabide moduan erabiltzen du, erabiltzaileek proiektu honekin zerikusia duten azken berriak jakin dezaten. Oraingoz bat RSS kanal sortu dira: Berriak maiztasun handiz eguneratzen direnak.

 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa