Krokisak 3D - Laguntza


Bista printzipala
Hasierako bista, partzela osoko bista zenital bat da. Eraikineko solairu guztiak agertzen dira, eta beraien artean hobeto ezberdintzeko hormak kolore ezberdinetakoak dituzte. Sotoak urdinez irudikatzen diren bitartean, beste solairuetakoak, txandaka, laranja eta hori koloretakoak dira.

Solairuak
Solairu baten horma aukeratuz, solairu horren bista zehatz bat eta bista nagusian agertzen ez den textu informazioa erakutsiko zaigu. Berriro bista nagusira bueltatzeko solairuaren horma bat aukeratu behar da saguaz.

Hiri Unitateak
Solairu bakoitzeko hiri unitateak ezberdintzeko, hiri unitate zenbaki bakoitzari dagokien kolore ezberdinak erabiltzen dira. Zenbaki berdina duten bi unitate kolore berdinaz marraztuko dira. Grisez aurkezten zaizkigunak unitate amankomunak dira. Kurtsorea, unitate baten gainean jarez, bere erreferentzi katastrala ikusten da.

Cortona bisorea (www.parallelgarphics.com)

Kurtsorea plugin-aren leiho barnean dagoelarik 4 eratako ekintzak egin daitezke:

1 Nabigazioa
Defektuzko nabigazio erak, 3D eszena rotazio bidez aztertzea uzten du. Saguaren mugimenduek ikusten ari zaren objektua lekuz aldatzen dute ikus puntua finko gelditzen delarik (objektuaren manipulazio zuzena). Saguaren botoia sakatuz eta narraztuz, objektuaren ardatz bateriko rotazioa lortzen da. Rotazio ardatz hau saguaren mugimenduaren arabera dago. Adibidez: ardatz horizontala (x) vertikalki mugitu ezkero, eta ardatz bertikala (z) horizontalki mugitu ezkero.
Plugin-aren interfazean hautatu daitezkeen beste nabigazio era batzuk ere badaude (horretarako Cortona plugin-aren laguntza ikus ezazu)
Oharra: saguaren botoia sakatzen denean, kurtsorea 3D objektuaren kanpoan egon behar da, utzik dagoen gune batean.

2 3D eszenarekiko interakzioa
Kurtsorea 3 D objektuaren gainean dagoenean, ekintza ezberdinak egin daitezke. Aukera hauek ikono aldaketa baten bidez adierazten dira (esku bat edo aingura bat). Kurtsorea esku bat baldin bada, 3D eszenaren barnean ekintza bat emango da sakatu ezkero (solairu aldaketa). Kurtsorea berriz aingura bat bada, lotura bat aktibatzen da ( informazio katastrala duen leiho berri bat).

3 Erabilearen plugin-aren interfazeko elementuen aukera
Interfazearen elementuak bi eratakoak dira: leihoaren ezker aldean agertzen direnak, mementuko bista berehala aldatu gabe nabigazio era aldatzen duten bitartean, leihoaren azpikaldean daudenak, nabigazio era aldatu gabe mementuko bista aldatzen dute. "FIT" bereziki erabilgarria da, mementuko bista erdiratzen bait du ikusten ari zaren objektuak pantaila osoa hartzen duelarik elementu bakar bat ere ikus eremuaren kanpo utzi gabe. "VIEW"-ren aldamenetako bi botoiak, batetik bestera pasaz, aurretik definitu diren bistetako bat aukeratzeko erabiltzen da. ("VIEW" gainean zuzenki sakatuz bistak agertzen diren menu batean ere hautatu ditzakezu).
Aurretik definitutako bistak:

  • bista zenitala (hasierako bista da)
  • lurrarekiko altuago dauden HEGOALDEKO, EKIALDEKO, IPARRALDEKO eta MENDEBALDEKO bistak
  • sotoa (existitu ezkero) azaltzen digun lur mailako HEGOALDEKO bista

4 Plugin-aren menuaren aktibazioa
Saguaren bigarren botoia, leihoaren edozein puntutan sakatuz, plugin-aren menua agertzen da. Menu honek plugin-aren defektuzko hainbat parametro aldatzeko (nabigazio abiadura, render-aren parametroak, motore grafikoa...) eta plugin-aren egilearen laguntza ikusteko balio digu.

Bisore alternatiboak

Erabilitako VRML formatua, web horrialdetan 3D eszenak definitzeko formatu estandar bat da. Objektuak formatu honetan ikusteko, interneteko nabigatzaileari osagai bat gehitu behar zaio: VRML plugin bat. Cortona ez da VRML bisore bakarra; plataforma ezberdinetan dabiltzen beste bisore batzuk ere badaude; VRML bere azken bertsiotan (VRML 97 edo VRML 2.0) jasaten badute, krokisak ikusteko erabili daitezke. Bisore zerrenda bat honako helbidean dago: www.web3d.org